MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Ingeniaritza Biomedikoa eta LEINN (Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako Gradua) ikasten ari diren Oñatiko, Bidasoako eta Bilboko 60 ikasle Garaiako Berrikuntza Gunean (Arrasaten) bildu ziren atzo, helburu bakar batekin: jardunaldian zehar, osasun-sektoreko enpresek mahai gainean jarri zituzten benetako lau erronka diziplina anitzeko taldeetan ebaztea.

Mondragon Unibertsitatea.

Egun osoan zehar garatu zen “Multidisciplinary Lab” izeneko ekitaldiaren erronka nagusia ikasleek talde heterogeneoetan lan egitea izan zen, betiere ekintzailetzaren ikuspuntutik eta osasun-sektoreko enpresen benetako premiei erantzuteko helburuarekin.

Jarduera MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN gaur egungo Plan Estrategikoaren barnean kokatzen da. Izan ere, ikasleen arteko diziplinartekotasuna sustatzea da helburuetako bat, horrela, gero lan-merkatuan aurkituko dutenari erantzun hala izateko.

Jardunaldiaren aurkezpenean (9:00etan), parte-hartzaileei osasun-sektorearen ikuspegi orokorra eman zitzaien, sektorean irtenbide eta negozio berriak garatzeko joeretan eta aukeretan oinarrituz, eta, horren ostean, enpresek benetako kasuei emandako irtenbideak aurkeztu ziren. Gero, enpresek lau erronka aurkeztu zituzten: bi Ulma taldearenak, bat Grifols-ena eta laugarrena menpeko pertsonek etxean dituzten premiei buruzkoa. Ikasleek lau erronken inguruko proposamenak egin eta garatutako lanak aurkeztu behar izan zituzten horren osten.

MU TELEBISTAren erreportaia