Pasa den ostiraleran, irailak 28, Osartenek Osasunari eta Ongizateari buruzko II. Topaketa egin zuen “Osasuna eta ongizatea enpresen lehiakortasunaren elementu gisa” lelopean. Hitzordura 169 lagun etorri ziren, 67 enpresatatik.¬†

Jardunaldi iradokitzailea, hasi zen unetik bertatik eta Alberto Alonsoren (Osalan) interbentzioarekin erakutsi baitigu norantz jo behar duen ekonomiak gizarte moderno batean. Arreta gune honekin: enpresak lan duina sortu behar du, langilearen garapen pertsonalarekin konprometituta egon behar da, eta sozialki arduratsua izan; enpresaren genetika bikaina. Eta esperientzia kooperatiboa adibide gisa.

Izandako lorpenekin ados egotetik urrun,¬†Zigor Artamendik (Osarten)¬†istripu tasaren beheranzko joerara bueltatzeko gonbitea hartu zuen, azken urteetan joera hori moteldu egin da eta. Eta horretarako bide berriak esploratzeko gonbitea egin zuen, prebentzioa egiteko modu berriak esploratzeko, konbentzituta dago-eta “emaitza desberdinak lortzeko gauza desberdinak egin behar direla”.

Gakoetako bat, Zigor Ezpeletak (MONDRAGON Korporazioa) uste duenez, enpresa osasuntsuaren kultura bat eraikitzearekin hasten da. Kulturan eraginik handiena duten aldagai edo gestio palanketako batzuk nabarmentzearren: Ekipoa, Lidergoa, Autonomia eta Parte hartzea, eta Proiektu Partekatuaren sentimendua. Alderdi horiek lantzeak eragin positiboa dauka pertsonengan eta haien konpromisoan, eta hori ondo ikusten da emaitza ekonomiko eta finantzarioetan. Inguruneak aldatzeko premia azpimarratu zuen, bai eta pertsonak aldatzen saiatzeko tentazioa ekidin beharra ere.

Juan Ramon Diaz (Arcelormittal)¬†eta¬†Meritxell Sanchez (ULMA Lazkao Forging)¬†ados daude, eta biek uste dute Lidergoa prebentzioaren kultura bat eraikitzeko gakoetako bat dela. Baina lidergoa, ordea, ez soilik egiaztagiri bat lortzeko egiten den horretan, ikusgai eta agerikoa den lidergoa¬† eta makinaren ondoan egiten den lidergoa ere bai. Horretan, Zigor Ezpeletak ez dauka zalantza izpirik ere: “liderren benetako konpromisorik gabe ez dago mugimendurik. Esaten duguna, egiten duguna eta pertzibitzen dena, horrek denak sortarazten du kultura”. Ekintza zehatzak.

Eta ekintza zehatzak, gogoeta estrategiko baten emaitzak, ekarri zizkiguten Sara Carrok eta Pablo Mongelosek (Lagunaro Aseguruak). Osasuna sustatzera bideratutako ekintzak eta hainbat arlotan jarraitu beharreko ereduak, hala nola elikaduran, jarduera fisikoan eta, etorkizun hurbilean, osasun emozionalean. Sara Carrok honelako programen planifikazioa azpimarratu zuen, bai eta hasierako diagnostiko bat eta ekintzen inpaktuaren monitorizazioa egiteko premia ere.

Lan Arriskuen Prebentziotik Enpresa Osasuntsura arteko jauzi horretan gaude sartuta bete-betean gaur egun. Carmen Solerrek (OTP Fundazioa) zioenez, prebentzio defentsibotik prebentzio efektibora igarotzeko unea da, baina zientziatik. Eta horretarako Psikologia Positiboak eskaintzen dizkigun tresnak ditugu, Erakundeetan aplikatuta.

Ildo beretik joan ziren¬†Alex Roviraren¬†adierazpenak: “psikologiak ekonomia sortzen du”. Eta biek, Carmenek eta Alexek, aldagai berriak jarri zituzten gestoreen eta planifikatzaileen mahaian, lehiakortasunaren faktore gisa: Etika, errespetua, miersmena eta maitasuna. Gaurtik aurrera arreta handiagoa eskaini beharko zaien aldagaiak.

Aurrekoaren guztiaren korolario gisa, erabili dezagun, mesedez, Alex Rovirak ekitaldia ixteko esandakoa, topaketaren izenburua izan zitekeena: “miseria moralak miseria ekonomikoa dakar”.

Albiste osoa OSARTENen web orrian.

 

(bideoa: TU Lankide)