2019/05/10. Leartikerrek antolatutako ‘Polymers & Medical Applications 2019’ jardunaldiaren zazpigarren edizioa. Ekitaldiko egitaraua eta izen-ematea ondorengo estekan: http://www.leartiker.com/index.php?Skz=115&Id=53&Ejercicio=2019&Area=

 

Health LSR proiektuan garatutako medikuntza-prototipo baten aurkezpena izango dugu maiatzaren 10ean, Polymer & Medical Applications zazpigarren edizioan. Health-LSR proiektuaren helburuak medikuntza-prototipoen garapena eta sektore horretako enpresenganako transferentzia dira. Azken urteetan garatu diren 6 prototipoak Maiatzaren bukaeran Nafarroan izango den jardunaldian aurkeztuko dira.

Horren aurrerapen gisa, garatutako lehenengo prototipoa Leartikerren antolatu dugun “Polymers & Medical Applications” ekitaldian aurkeztuko da. Prototipo hori osasun arloan geroz eta garrantzitsuagoa den “Tissue Engineering” teknologiarekin erlazionatuta dago. Ekitaldian, Espainia mailan punta-puntakoak diren medikuntza-prototipoen enpresa eta zentru teknologikoak izango ditugu partaide. Besteak beste, Clinica Universitaria de Navarra-ko zelulen hazkuntzaren arduraduna den Enrique Andreu Doktorea.

Ekitaldiaren agenda ezagutu eta ekitaldian apuntatu ahal izateko, klikatu ondorengo estekan: https://bit.ly/2K9qyiT