Korporazioko 20 enpresa baino gehiago aurkeztu ditu MONDRAGON Health-ek, martxoaren 10-13 bitartean, Alacant eta Elx hirietan izan den Nazio mailako Ospitaleen 19. Kongresuan, MONDRAGON Korporazioak osasunaren sektorean duen ezagutzaren eta gaitasunen isla bilakatuz.

MONDRAGON Health indartsu heldu da Alacant eta Elx hirietan, martxoaren 10-13 bitartean, izan den Nazio mailako 19. Ospitale Kongresura. MONDRAGON Korporazioko hogei enpresek baino gehiagok eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak aurkeztu ditu MONDRAGON Health-ek. Osasunaren alorrean beren jarduera garatzen duten enpresak, batetik, eta industriaren alorrean izen handia dutenak eta, beren ezagutza negozio eta sektore berrietan aplikatu dutenak –osasuna, kasu–, bestetik, pazienteen eta herritarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako irtenbide berri eta berritzaile ugari eskainiz. “Osasun-zerbitzuak eta Herritarrak” lelopean, osasun-profesional eta osasun-espezialista ugarik, egun zerbitzuek eta osasunaren alorreko kudeaketak duten erronken inguruko hausnarketa eta eztabaida dute oinarri.

web2

Mikel Alvarezek, MONDRAGON Health-eko Zuzendari Nagusiak, eskarmentu handia du ospitale publikoen kudeaketan, hala nola, Gurutzetako eta Basurtoko ospitaleetan. “Zein ekarpen egiten dio Osasun-Teknologiak herritarren Osasunari?” izenburuaren pean antolatutako Mahai Inguruan hartu du parte. Mahaikideek, herritarren eta pazienteen zainketan osasun-teknologiek izan duten garapena landu dute. Teknologia berri hauek bakarkako zein taldeko arreta eta zainketa ahalbidetuko dute, baita pazienteak berak bere osasun-prozesuetan izango duen parte hartzea handiagoa bilakatu ere. Guzti honekin, osasunaren sektorera bideratutako industriaren sorrera ahalbidetuz. Irakur gehiago

  • 19 CNH, Alicante
    MONDRAGON Corporation - MONDRAGON Health 19 CNH
    Bexen Cardio Reanibex 800, 19 CNH
  • Fagor Healthcare, Medical Dispenser, 19 CNH
    MONDRAGON Corporation - MONDRAGON Health 19 CNH
    MONDRAGON Corporation - MONDRAGON Health 19 CNH
  • MONDRAGON Corporation - MONDRAGON Health 19 CNH
    MONDRAGON Corporation - MONDRAGON Health 19 CNH
    MONDRAGON Corporation - MONDRAGON Health 19 CNH

View more photos →

Albistea komunikabideetan

 

Twitter MONDRAGON Health

TU Lankide

Noticias de Gipuzkoa

Gara

Diario Vasco

ConSalud

Euskadi Innova

El Economista

Europa Press

IM Médico Hospitalario

Estrella Digital

Acceso

Comunicae

9

 

El Médico Interactivo: El 19 Congreso Nacional de Hospitales y Gestión Sanitaria, un Congreso de récord