Aurkezpena

MONDRAGON, 1956an hasi zen mugimendu kooperatiboaren fruitua da, Arrasateko herrian urte horretan sortu baitzen lehen kooperatiba industriala. Gaur egun, MONDRAGON Korporazioa mundu mailako lider kooperatiboa da, lehen euskal enpresa-taldea eta espainiar estatuko lehen hamarren artean kokatzen da.

MONDRAGON Health, MONDRAGON Korporazioan osasunaren alorrean lan egiten duen unitate estrategikoa da. MONDRAGON Health-en xedea da osasunaren alorraren garapenean liderra izatea, lankidetzaren bitartez irtenbide integralak bultzatuz. Jakintza-alor anitzeko unitatea da, osasunaren sektorean MONDRAGONek dituen enpresa gaitasunak gidatzen dituen eragile korporatiboa.

datuak_mondragon_2015

MONDRAGON Health-en esparru estrategikoan, enpresa-ildoaren eraldatzea eta balio erantsidun lanpostuak sortzea ditugu helburu. MONDRAGON Health-en ezaugarrietako bat negozio-aukerak eta lankidetza bilatzean datza, enpresekin – talde korporatibokoekin edota bestelakoekin – zein administrazio publikoekin, osasun administrazioekin, eta abar.

 

Helburuak

Ekintza eta negozio berrien promozioa egitea: osasunaren alorrarekin harremana duten ekintza eta negozio berriak sustatzen ditugu, lanpostuen sorrera bultzatuz.
Kooperatiben transformazio prozesua babestea: korporazioko kooperatibek berezko transformazio-prozesurako behar duten laguntza eskaintzen dugu, gure enpresa-ehunaren eraketari laguntza emanez eta, bide batez, inguruari aberastasuna eta balio erantsidun lana eskainiz.
Proiektu Integralak garatzea: interkooperazioaren bitartez irtenbide integralak sustatu ea bultzatu nahi ditugu. Osasunaren sektorearekin lotutako beharrei irtenbidea:

  • Zentroen promozioa
  • Trebakuntzarako eta Gestiorako formakuntza
  • Gestio-sistema anitzen garapena

Estrategiak

 

Ikerketa lehiakorra: ingurugiro zientifikoa eta teknologikoa behatu eta aztertu, erabakiak hartzearen arduradunei balio estrategikoa duen informazioa helaraziz.

 

Partnerren bilaketa eta aliantzen garapena: kooperazioak loturak ezartzen ditu enpresen eta Korporazioaren artean, eta kanpoko partnerrekin ditugun aliantza estrategikoak baliatuz, merkatuko aukerak optimizatzen ditugu, enpresa berrien eraketa ahalbidetuz.

partners1