MONDRAGON Health-ek osasunaren sektorean proiektuak sortzeko eta errealitate bihurtzeko ingurune bat eskaintzen du.

Bermatzen gaituen MONDRAGON markak,errekonozimendu handiko enpresa ibilbidea du. Urteetan zehar, gizartearen aberastasuna, enplegua eta berrikuntza teknologikoa sortu ditu, 250 enpresa baino gehiagoren sorrera sustatuz. MONDRAGON ezaugarritzen duten balioen artean daude: zintzotasuna, heziketaren sustapena, ingurumenarekiko errespetua eta etengabeko eraldaketa.

Berezko Berrikuntza Sistema dugu, zeinen baitan Unibertsitatea eta hainbat Zentro Teknologiko dauden; hauek, mundu osoko beste ezagutza-sare batzuekin konektatuak daude.

Bizitzaren zientziak lantzen dituzten enpresentzako ingurune erakargarrian kokatuta gaude. Enpresaren, industriaren eta berrikuntzaren ezagutza biltzen dituen burbuila batean gaude murgilduta. Aldi berean, ospitalez, industria enpresaz, inbertitzailez, I+G+b zentroz eta unibertsitatez inguratuta gaude. Ingurune horrek bateko eta besteko aktoreen hausnarketetan eta lankidetzan parte-hartzea ahalbidetzen du, ekintzaren sustapena bultzatuz.

Garaia1

Elkarren arteko lankidetza, Abantaila Lehiakorrerako elementu gisa

Korporazioko enpresen arteko lankidetzaren bitartez, sinergiak sortzen ditugu, gure baliabideei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko asmoz. Lankidetza horrek, Korporazioko enpresen ahalmenak batzen ditu eta, kanpoko partnerrekin egindako aliantza estrategikoekin batera, merkatuko aukerak hobeto antzematea ahalbidetzen du. Horrek, osasunaren sektorean negozio berriak garatzeko aukera ematen digu.

 

Zergatik MONDRAGON Health

MONDRAGON Korporazioaren enpresa ahalmen guztiak gure bezeroen esku jartzen ditugulako.

Langileak jabe diren eredu batean, konpromisoa eta inplikazioa biderkatu egiten direlako.

Osasunaren sektorean irtenbide integralak eskaintzen ditugulako, 50 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa multzo baten bitartez.