bolas EUKok

Produktuak

MONDRAGON Health-ek Korporazioko kooperatibekin zein sektoreko enpresekin eta ospitaleekin dihardu produktu eta zerbitzu berriak aztertzeko eta garatzeko, honako arlo hauetan:

  • Elektro-medikuntza / Teknologia Medikua
  • Diagnostikoa
  • Altzariak / Errehabilitazioa / Hornikuntza
  • Materialak / Aparailu medikuak
  • IKTak

Zerbitzuak

MONDRAGON Health-ek dagoeneko egoitza-zerbitzuak eskaintzen ditu, eta, gainera, aktiboki lan egiten du beste arlo hauetan ere produktu eta zerbitzu berriak garatzeko:

  • Eguneko zentroak eta Egoitza-zaintza
  • HOMECARE (Tele-laguntza, SAD, …)
  • Tele-monitorizazioa
  • Catering
  • Aholkularitza eta Ingeniaritza
  • Logistika
  • Mantenu-zerbitzua

Prestakuntza

MONDRAGON Health-ek, korporazioaren oinarrizko helburuetako bati, heziketari, jarraituz, sektorerako prestakuntza zerbitzuak ere eskaintzen ditu:

  • Osasun-Zerbitzuen Kudeaketan Prestakuntza
  • Erizaintzako Laguntzaile Prestakuntza
  • Ingeniaritza Biomedikoa

Proiektu Integralak

MONDRAGON Health-en giltza eskura erako irtenbide integralak eskaintzen ditugu ingurune sanitarioan eta soziosanitarioan. Neurrira egindako irtenbideak sortzen ditugu, gure bezeroen nahiak asetzeko, zerbitzu hauen eskaintza globalaren zein partzialaren bitartez:

  • Instalazio sanitarioen eta soziosanitarioen sustapena
  • Kudeaketa Sistemen sustapena, garapena eta ezarpena
  • Kudeaketa sanitarioari buruzko prestakuntza, kudeaketaren arduradunei eta profesional klinikoei zuzenduta

PI LLave en mano