Kiro Grifols, oinarri teknologikoa duen enpresa bat da, profesionalen zein pazienteen segurtasuna eta prozesuen eraginkortasuna hobetzeko ekipamenduak garatzen eta merkaturatzen dituena. Farmazia zerbitzu, diagnostiko kliniko eta bestelako ospitale-prozesu arloetan egiten du lan. Ospitaleetako laguntza-zerbitzuen giltzarriak automatizatzeko edo kontrolatzeko makinak dira.

Saludnova

Saludnova, oinarri teknologikoa duen enpresa bat da, pertsonen ongizatea erraztera eta mantentzera zuzendua, hainbat jarduera eremutan tele-medikuntzako zerbitzu berritzaileak eskainiz. Sorreraren arrazoia izan zen, pertsonen bizi-kalitatea eta segurtasuna, edozein unetan eta lekutan, bermatzeko irtenbide berritzaileak garatzeko eta merkaturatzeko bultzada, informazioaren eta komunikazioen teknologia berrien ikerketetatik abiatuta.

SHS

Smart Health Services, osasunaren sektorean erosketen eta logistikaren beharrei erantzuteko konpainia bat da. MONDRAGON Korporazioaren egituran integratuta, erosketa eta logistika sanitario integraleko jarduera guztietarako abiapuntuko enpresa moduan aurkezten da. Hiru konpainia elkartzetik sortu zen: MONDRAGON Health, Kudea, ULMA Handling Systems eta LKS. Aliantza estrategikoa dauka Logaritme Serveis Logistics etxearekin.

FagorHealth

Fagor Healthcare-k, pertsonen osasunerako eta ongizaterako irtenbideak eskaintzen ditu. Bere lehenengo produktua, Medical Dispenser, medikamentuak emateko zerbitzu pertsonalizatua da. Oso irtenbide osatua eskaintzen die farmaziei, pazienteen bizi kalitatea eta tratamenduen jarraipena hobetzen laguntzeaz gain, karga erdiautomatikoko makinari eta kudeaketarako softwareari esker.